Durangoko Pasiñoaren kartel, aldizkari eta argazki zaharren erakusketa. Juan Itziarko kultur elkartearen eskutik. Aldi berean, Vicente Zabala elkarteak Kurutzeaga liburu bildumako liburuen katalogoaren erakusketa antolatu du.
ASEBIER gaixotasun arraroen elkartearen eskutik mahai informatiboak eta umeentzako jolasa antolatu dira. Era berean, Durangoko Minbiziaren Aurkako Elkarteak mahai informatiboak jarriko ditu, zapatuan eta domekan.
JAED elkarteak argazki erakusketa antolatu du, eta egiten duten lanari buruzko informazioa zabalduko dute.
Jardunaldiak emakume sortzaileen lana ikusaraztea eta ezagutaraztea izango du helburu, baita sortzaileak elkarrekin hartu-emanetan ipintzea eta sinergiak sortzea ere. Egitarau mardula prestatu dute. Askotariko hausnarketak eta sorkuntza artistikoak izango dira Plateruenean.
Gerediaga Elkartearen Dokumentategi online erakusketa.
Kontzertua. Bertokoak Berton egitarauaren barruan.
Beorlegik 1976-1996 bitartean sortutako lanak batzen dituen erakusketa.
Mallabiko Udalak eta Herriko Jai Batzordeak antolatuta maiatzaren 8tik ekainaren 22ra Kultur Hamabostaldia ospatuko dute Mallabian.
Apirilaren 27tik maiatzaren 11ra arte ospatuko dituzte aurten San Prudentzio jaiak, Traña-Matienan. Hona hemen egitaraua. Aurten, inoizko jairik luzeenak izan daitezke, Donien Atxa domekaz jasota.