Lantegi Batuak fundazioak pabilioi berria zabaldu du Iurretan

Anboto api 01 Iurreta

Lantegi Batuak-ek Bizkaian duen 21. zentroa da Ertzilla industrigunean eraiki dutena. 5.000 metro koadro ditu eta 1,2 milioi euroko inbertsioa eskatu du. Bizkaiko Ekonomia diputatu Ainara Basurko eta Oskar Koka alkatea izan dira gaur bertan. Baita Susana Gureña Lantegi Batuak fundazioko presidentea ere. 

Ibaitor enpresako langileek astebete daramate greban ELAren arabera

Anboto 2024 aza 04 Zornotza

ELA sindikatuaren arabera, Zornotzako Ibaitor enpresako langileek greba mugagabea hasi dute enpresa hitzarmena lortzeko asmoz. Sindikatuaren arabera, enpresak hitzarmenerako negoziazio saiakerei "ez die jaramonik egin". Greba urriaren 28an hasi zuten. 

OSZAR »