Durangoko familia batek gaixotasun arraroen ikerketa bultzatzeko kanpaina hasi du

Anboto 2025ko mai. 14a, 12:04

Jonek lau urte ditu eta Durangon bizi da.  Bere gurasoek jakitera eman dutenez, semeak oraindik ez du diagnostikorik, baina badakite ASTN1 genearen mutazio bat duela, hau da, gaixotasun arraro bat.

Hori dela eta, kanpaina bat hasi dute gaixotasun arraroak ikertu ahal izateko. Herritarrak deitu dituzte ekimenagaz bat egitera. "Ikerkuntzarako dirua ematera animatzen zaituztegu, zientzia da gure esperantza", esan dute. Interesdunek honako lotura honetan egin ditzakete ekarpenak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!

OSZAR »