Beste 24 gorpuzki topatu dituzte Zornotzako hilerrian

Anboto 2025ko mai. 8a, 13:44

2023an indusketa lanak hasi zituztenetik 127 gorpu berreskuratu dituzte Zornotzako hilerrian; lanen laugarren fase honetan, 24 gorpu gehiago topatu dituzte, horietako 21 gizonezkoenak, eta hiru, emakumeenak. Aranzadi zientzia elkarteak zuzentzen ditu lanak. Hezurtegi bat eta hobi komun bat ere topatu dituzte. 

Espainiako Gerran desagertutako senideak dituztenak Gogora Instituguagaz harremanetan jartzera gonbidatu ditu Zornotzako Udalak, DNA bidezko identifikazioak egiten laguntzeko. 2023an Aranzadik indusketa lanei ekin zienetik 127 hilotz topatu dituzte Zornotzako hilerrian. "Aurkikuntza bakoitzarekin, urte ilun horietan bizia galdu zutenen historia isildua berreraikitzen jarraitzen du Zornotzak, haien memoria duinduz", azaldu du Zornotzako Udalak ohar baten bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!

OSZAR »